Negua ez dadila izan bide horiek miatzeko oztopo! Aukera itzazu egun gozoenak hotzak marea arteko eta itsasoko paisaian uzten dituen aldaketez gozatzeko. Itsasoaren urdin grisaxkak eta olatuei darien gatz-usain biziak lagunduko dizute
Camiño da ribeira ibilbideko (PR-Gr 148) Ponteceso eta Corme arteko ia hamabi kilometroetan. Zerbait gehiago ibili beharko duzu Costa da Morteko paisaiaren edertasuna sentitu nahi baduzu Corme eta Roncudo lurmuturraren arteko zati alternatiboan edo udalerriko hiribururainoko itzulia egin nahi baduzu Pedra da Serpetik Alto dos Loureiroseraino doan eta Branco mendian bukatzen den aldaeratik (PRG-148.1).
Ibilbide Pondalianoan lotan aurkituko duzu landaredia, baina adar biluziak eta berde hilenak ere pizgarria izango dira udalerriko hiriburuaren eta Branco mendiaren artean banatutako hamalau monolitoak ikusteko Eduardo Pontalek idatzitako poemak irakurriz.
Ekaitzen ikuskizuna itsasoaren aldamenetik ikusteko garaia ere bada negua. Baina hori bai, horretarako hobe duzu Dinamizatzaile Turistikoen Sareari atxikitako lokaletako baten berotasunean babestea edo Corme herrian dagoen Costa da Morteko Arte Garaikidearen Museoko Torre-Pujales Fundazioko lanak ikusiz euri hotsa entzutea. Ez ahaztu arreta handiz ibiltzea leku labainetan eta kontuz mareen gorakadekin bideko leku jakin batzuetan.