Anllóns ibaiaren estuarioan barrena ibiltzen bazara udazkeneko arrats batean irudi harrigarria ikus ahal izango duzu.
Hodei handi bat osatuko balute bezala, aldi berean altxatzen diren milaka hegazti ikus ahal izango dituzu. Anllóns estuarioaren marea arteko eremuak 1.154 ha ditu, eta Natura 2000 Sareko Costa da Morte BGL-ren (Batasunaren Garrantzizko Lekua) eta BBE-ren (Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua) babesa du.
Os Cagallóns uharteraino iristen dira Ameriketako hegazti migratzaileak. Zenbait espeziek 11.000 km ere egiten dituzte hegan atsedenik hartu gabe!
Camino da ribeira ibilbideari (PR-G 148) jarraituz, eta "Xuncal pequeno"-ren (Ihitza txikia) aldamenean eta A Insua senadako duna-sistemako bidean kokatutako behatoki ornitologikora iritsitakoan, leku bikaina da geldialdia egin eta txirritxo hankabeltzak, hainbat ahate-espezie, kurlinta handiak, itsas erroiak edo galtzeko zorian dagoen eta, galegoz behintzat, hegazti izena duen landare bitxi bat ikusten ahalegintzeko, “paxarillos amárelos” (txoritxo horiak).
Ez ahaztu prismatikoak!